viernes, 20 de mayo de 2011

IBILALDIA 2011 - BOGA!!!

1978an egin zen lehenengo Ibilaldia Uribe Kostan eta 1980tik aurrera 100.000 lagun baino gehiago batzen dituen jaialdia urteroko hitzordua bihurtu da. Urteak joan eta urteak etorri Ibilaldiak bere sortzeko arrazoiei eusten die: Bizkaiko Ikastolen jaialdia izatea, Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.

2011n Ondarroako eta Lekeitioko Ikastolek antolatuko dute Ibilaldia. 2011ko maiatzaren 29an Ondarroan dugu zita.

martes, 17 de mayo de 2011

XII. HIK HASI Udako Topaketak


2011ko Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak uztailaren 4an, 5ean eta 6an egingo dira goizeko 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era Donostian.

Ikastaroak goizez egingo dira; arratsaldeetan, berriz, saio libreak. Aurtengo nobedade nagusia, antolatu dugun HEZKUNTZA FOROA izango da goiz eta arratsaldeko ordutegiarekin.

Topaketetan matrikulatzeko epea: maiatzaren 1 - 31ra.



Hezkuntza eta teknologia berriak

Deustuko Unibertsitateko Pablo Garaizar irakasleak Dan Meyer irakasleak zelan lan egiten duen erakusten digu. Irakasle horren kezkarik handiena da zelan erabili teknologia berriak. Ingelesez daude bideoak, baina oso interesgarriak direla uste dugu.
http://blog.catedratelefonica.deusto.es/dan-meyer-y-los-libros-de-texto/


ADE Application Video — Dan Meyer from Dan Meyer on Vimeo.


[WCYDWT] Cheese Blocks — Cheese Cubes from Dan Meyer on Vimeo.


[WCYDWT] Coke v. Sprite from Dan Meyer on Vimeo.

martes, 12 de abril de 2011

Ingurugiro eguna

MAIATZAK 28an, IKASTOLAN, INGURUGIRO EGUNA OSPATUKO DUGU. Ekintzen artean hauek bereiz ditzakegu:
- "ZORIGAITZEKO AMETSA" antzezlana antzeztuko dute L.H 5 eta 6.mailako ikasleek.
- EA21eko banderarekin batera, ikasleen konpromezuen irakurketa, alkatesa, lehendakari...aurrean.
- Txakurren erakustaldia.
- " Animalien babesarako" elkarte baten hitzaldia.

miércoles, 6 de abril de 2011

Korrika 17 Mungian Apirilaren 16an


Korrika 17 Mungiatik Apirilaren 16an (ZAPATUA) eguerdian pasatuko da. Ikastolak bere kilometroa izango du. Adi egon egun eta ordu aproposa dira eta! Zeozer montatu beharko da ezta?
Bezperan Apirilaren 15an Korrika txiki ospatuko da. Bertan be ikastolako ikasle eta irakasleek parte hartzeko aukera izango dabe.